Ermuko udalak antolatutako Juan Torres enpresa-proiektuen II. lehiaketako irabazlea
AUZOPOLIS - Banco Del Tiempo - Ermua
"EZAGUTU, ELKAR EZAGUTUZ"

Ezagutu, elkar ezagutuz


Auzopolis denbora bankuaren beste ekimen bat.
  • Helburua

    "Ezagutu, elkar ezagutuz" ekimenak bazkideen arteko erlazioa areagotzea ahalbidetu nahi du. Horretarako, aisialdiarekin lotutako talde jarduerez baliatuko da. Jarduerok, eguneroko bizitzan sortzen diren zailtasun eta arazoak ekiditea helburu edukita, elkarren arteko laguntza bilatuko duen konfiantzazko giroa sorraraziko dute.
  • Nola?

    Gure ingurua ezagutuz (herriak, mendiak, monumentuak..), jakina, honek ekar dezakeen lagun eta bazkideen arteko erlazio hobetze eta sakontzea ahaztu barik. Bazkideek ezagutu nahiko luketen guztia proposa dezakete. Auzopolisen talde dinamizatzailea proposatu direnak antolatzeaz arduratuko litzateke. Era berean, taldearekin partekatu ahal izango dute euren lekurik kuttunenak, era honetan, taldeak horrela erabakiko balu, talde dinamizatzailea bisita hori antolatzeaz arduratuko litzateke.
  • Zergatik?

    Indibidualismoa gustatzen ez zaigulako.
    Hiri bizitzaren bakardadea eta isolamenduarekin bukatu nahi dugulako.
    Auzopilisen parte garela sentitzeko beharra dugulako.
    Bizitzeko beste era baten alde gaudelako.
    Pertsonen arteko "lokarriak" estutzea beharrezkoa delako.
    Elkar ezagutu nahi dugulako.
    Edozein egun delako aproposa lagun onak egiteko.
    Auzopolis "topaleku" izan dadin nahi dugulako.
    Batzeko eta ez baztertzeko lekuak behar direlako.
    Gazteek eta ez hain gazteek, betiko auzokideek eta heldu berriek, eta formazio handiko zein ez hain handiko pertsonek lekua izango duten GUNE egokia behar dugulako.
    Bizitzaren alde ludikoa aprobetxatu eta nabarmendu nahi dugulako.
    Eta..... "ezagutu, elkar ezagutuz" nahi dugulako.

"Ezagutu, elkar ezagutuz" proposamenak

  • Laugarren proposamena: HONDARRIBIA-JAIZKIBEL

    2011ko ekainak 12

    PROGRAMA

    09:30.- Irteera Ermutik
    11:30.- Bisita gidatua: Hondarribiko Alde Zaharra
    13:00.- Guadalupera autobusez.
    Santutegitik, bi aukera: autobusez jarraitu Jaizkibelera edo oinez joan, goitik Txingudiko badia ikusi eta gozatu ahal izateko.
    14:30.- Bazkaria (bokatak eraman behar dira)
    16:30.- Kafea eta Arrantzale Auzotik bisita.
    18:30.- Ermura autobusez
    Argazkiak ikusi.

    Hirugarren proposamena: GETARIA

    2010ko apirilak 18

    EGITARAUA

    09:00 Ermua- Zumaia, trenez
    10:00-12:00 Zumaia- Getaria, oinez
    12:00- 13:00 Getariako kasko historikoari bisita gidatua
    13:00-15:00 Poteo eta bazkaria
    15:00-16:00 Getaria- Zarautz, bidegorritik
    16:00-18:00 Kafea eta bueltatxo bat Zarautzetik
    18:20-19:20 Zarautz- Ermua, Trenez
    Argazkiak ikusi.

    Bigarren proposamena: URDAIBAI

    KIDEEN ARTEKO HARREMANAK SUSTATZEKO, AUZOPOLIS DENBORA BANKUAK II "EZAGUTU, ELKAR EZAGUTUZ" ANTOLATU DU: URDAIBAI

    EKAINAK 15, IGANDEA, 9:30ETAN, PAKO TABERNAN (ERMUAN)

    ORDUTEGIA ETA IBILBIDEA:

    9:30-10:30:AUTOBUSEZ SAN KRISTOBALERAINO (GERNIKA ETA MUNDAKA BITARTEAN DAGOEN AUZO BAT)
    10:30-13:00: EDORTA UNAMUNOK, BIOLOGOA, GIDATUTAKO IBILBIDEA
    13:00-14:30:MUNDAKARAINO OINEZ, NAHI DUENA TRENEZ JOAN DAITEKE.
    14:30: BAZKARIA ETA BAZKALONDOA
    16:00-17:30: MUNDAKATIK IBILALDIA
    17:45-18:15: MUNDAKATIK GERNIKARA, TRENEZ
    18:15:19:15: GERNIKATIK ERMURA, AUTOBUSEZ

    Argazkiak ikusi.

  • Lehenengo proposamena: BOLIVAR

    Igandea, urriak 7

    Simon Bolivar museora eta Ziortza/ Zenarruza-ko kolegiatara bisita
    08:45 Irteera: Ermua - Trabakua, Bizkaibusen.
    09:00-11:15: Trabakua- Bolivar, senderismoa.
    11:15-12:15: Kafea eta herritik paseoa.
    12:30-13:15: Simon Bolivar museora bisita.
    13:30-14:00: Ziortza/Zenarrurza-rako igoera.
    14:00-16:30: Bazkaldu
    16:30-17:15: Ziortza-ra bisita
    17:15-17:45: Ziortza - Iruzubieta (bi kilometro oinez)
    18:20 Ermura heldu

    Ziortzako kolegiatako argazkiak ikusi.

Valid CSS!