Ermuko udalak antolatutako Juan Torres enpresa-proiektuen II. lehiaketako irabazlea
AUZOPOLIS - Banco Del Tiempo - Ermua
"EZAGUTU, ELKAR EZAGUTUZ"

ZERK KEZKATZEN GAITU?


Arduratzen gaitu:
  • Egun nagusi den norberakoikeriatik/indibidualismotik ondorioztatzen den eta maila guztietan ematen den giza parte hartze urria: "nork bere burua lagundu, besterik ez"
  • Segurtasunik ezaren goranzko sentsazioa, hein handi batean, ondokoaren ezagutza ezak eraginda.
  • Bizitza laboral eta familiarra adosteko zailtasunak.
  • Etorkinen murgiltze soziala.
  • Baliabide gutxi duten pertsonen egoera, "kontsumitzen dut, beraz, izan banaiz" dinamikan izan dezaketen isolatzeari dagokionean.

ZER NAHI DUGU?

Herriaren bizi kalitatea hobetzea dugu helburu. Debabarrenean bizi garenon "auzolana" bultzatu nahi dugu Denboraren Bankua martxan jarriz.

ZELAN?

  1. Auzokoen artean konfiantza giroa sortuz. Honek, koexistentzia soiletik pertsona guztien ongizatearekin lotuta dagoen bizikidetzara igarotzea ahalbidetuko luke. "Beste herri bat posible dela" sinestu behar dugu, benetan.

    Nagusi den indibidualismoari aurre egiteko, Denboraren Bankuak giza erantzukizun partekatuaren alde (ez korporatiboa) egiten du. Horretarako, gizarte akuilu moduan jokatu behar da, koexistentzia soiletik pertsona guztien ongizatearekin bat datorren bizikidetzara igarotzea ahalbidetzeko.

    Auzopolisek pertsona guztientzako topagune izan nahi du. Partaidetza egitasmo honen oinarria da, proiektuaren arrazoi nagusia. Pertsona orok eman eta jaso behar du. Guztiek dute bere lekua Auzopolisen.

  2. Denboraren Bankuko bazkideen elkar laguntzaren bitartez bizitza laboral eta familiarraren kontziliazioa ahalbidetuz:

    Denok nahi dugun bizitza familiar eta laboralaren kontziliazioa gero eta urrunago dago. Egoera honen eragile dira: Familia eredu berriak eta, biztanleriaren zati handi baten enpleguaren egonkortasunik eza.

    Hainbat datu:

    Eustat-en arabera, 2001ean, Deba Barrenean 5287 etxetan pertsona bakarra bizi zen, hots, ia eskualdearen %10. Honez gain, 1946 familia unitate beren ardurapean seme-alabak zituzten emakumeez osatuta zeuden. Egoera berean zeuden gizonezkoak 691 ziren. Datu hauen ondorioz, batzuetan familia motagatik, beste batzuetan baliabide nahikorik ez izateagatik eta, hainbatetan zio biengatik, bizitza laboral eta familiarraren kontziliazioa helburu ia lortezin edo ezinezko bilakatzen zaigu. Biztanleriaren zati batentzat, batik-bat, adiskidetze hau ez da merkatuarekin bateragarria, izan ere, talde honek ez dauka diru sarrera nahikorik zerbitzu jakin batzuk ordaindu ahal izateko.

  3. Harreman simetrikoen bitartez, etorkinak gizartearen kide bihurtzeko ahalegina bultzatuz.

    Denboraren Bankuan parte hartzeak hainbat zerbitzu jasotzea eta beste hainbat eskaintzea ahalbidetzen du. Honek, etorkinen murgiltze sozialean laguntzen du, gizartean sartzeko era hau berdintasunezkoa baita.

    EAEko inmigrazio planak eta bertako hainbat inmigrazio planek, besteak beste, giza parte hartze printzipioaz eta normalizazio printzipioaz hitz egiten dute. Azken honi buruz horrela dio: "…etorkinen kolektiboa gurean integra dadin, ezinbestekoa litzateke, gizarte zerbitzu eta prestazioak ahalik eta gehien normalizatzea".

    Era berean, herriko planean, kultura eta giza parte hartzearen esparruan, hurrengoa proposatzen du:

    1. helburua: Etorkinen parte hartzea bultzatu, gehien bat, asoziazionismoaren bitartez.

    2. helburua: Etorkinak herriko kultur eta giza talde parte hartzaileetan sar daitezen ahalbidetu.

    2005eko urtarrilaren 1ean 1986 etorkin bizi ziren Deba Barrenean. Ehunekoa oraindik ere txikia izan arren, datu guztiek adierazten dute handitzen joango dela datozen urteotan. Honek, bertako eta kanpotik etorritako biztanleriaren arteko berdintasunezko harremanak areagotu eta ahalbideratuko dituzten baliabideen ezarpena ekarri beharko luke.

  4. Herritarren beharrak asetuko dituzten balaiabideak jarriz, norbanakoaren eroste ahalmena gorabehera. Izan ere, Denboraren Bankuaren filosofian trukatzen dena ez da dirua, denbora baizik.

    Zorionez, adina, formazioa, jatorria, ahalmen ekonomikoa eta abarrekoak direnak direla, gizaki orok du 24 ordu egun bakoitzeko. Honek Denboraren Bankua baliabide inklusibo bihurtzen du. Izan ere, eurotan ordaindu beharrean ordutan ordaintzeak nahi duten bíztanle guztien partaidetza ahalbideratzen du.

  5. "Jakintzen" trukeen bidez, belaunaldien arteko harremanak sustatuz.

    Gizarteak "gela itxi" gehiegi dauka, ezaugarri jakin batzuen araberako multzo edo taldeak egiteko joera duelako. Ezaugarri hauen artean ohikoena adina da. Denboraren Bankuak, aipatutakoari dagokionean eta, guztiok irabaz dezagun, "jakintzen" aniztasuna aprobetxatzeari eta adin ezberdinen arteko harremanak bultzateari ezinbesteko deritzo. Orokorrean, teknologia berriekin hobeto moldatzen dira gazteak, etxeko konponketen kontuetan baina, hain gazteak ez direnak askoz ere arituagoak izaten dira. Horrenbestez, guztion onerako izango diren harremanak lantzean datza hau guztia.

Denbora Bankua herri garapenerako printzipioekin guztiz bat dator:

  • Benetako egitasmo endogenoa da.
  • Erabat iraunkorra, sosteniblea.
  • Berritzailea zentzu bikoitzean: Batetik, "auzolan edo auzokideen arteko praktika egokiak" ez dira auzokideen etxebizitzetara mugatzen, ez, herri osora zabaltzen dira. Bestetik, truke unitatea denbora izanik, jarduera batzuen prestigio handiarekin eta beste batzuen begirunerik ezarekin bukatzen da, guztiak balio baitu burutzeko behar den denbora.
  • Parte hartzailea: Parte hartzea ezinbesteko baldintza da Denbora Bankuan, berau, gainera, berdintasunezko eran ematen da.

Valid CSS!