Ermuko udalak antolatutako Juan Torres enpresa-proiektuen II. lehiaketako irabazlea
AUZOPOLIS - Banco Del Tiempo - Ermua
"EZAGUTU, ELKAR EZAGUTUZ"

AUZOPOLIS irabazteko asmorik gabeko Denbora Bankuaren elkarte dinamizatzaile eta eragilea da.

2005eko urrian, Ermuko udal enplegu eta sustapenerako sailak SPEErekin (enplegurako estatuko zerbitzu publikoa) elkarlanean, herri garapen eta enplegurako eragileen ikastaroa antolatu zuen. Testuinguru honetan hasi zen eratzen Denbora Bankuaren ideia eta Auzopolis terminoa.

Denbora Bankua hiri bizitzaren bakartasun eta isolamenduarekin apurtu nahi duen ekimena da. Horrela, elkartasun eta lankidetza balioak praktikan garatzeko, pertsonak elkarrengana hurbiltzeko eta, konpartitzeko leku bat sortzen du egitasmo honek. Honekin batera, AUZOPOLIS izena dator. AUZO auzoa; POLIS hiria. Izen honetatik,beraz, zera ondoriozta daiteke: Auzoek betidanik izan dituzten gauzarik onenak berreskuratzean datza egitasmoa, onura hauek egungo hiri gizartearekin bateragarriak izan daitezen saiatuz.

Auzopolisek helburutzat dauka emakumezko eta gizonezkoen arteko lankidetza zerbitzuak gizartean sustatzea, familia eta norbanakoen artekoak, maila eta adin ezberdinekoen artekoak eta, bertakoak diren eta bertara heldu direnen artekoak. Lankidetza hau, trebetasunak eta denbora trukatzeko emango litzateke. Hau guztia, ez da berria, aspaldian ere ematen zen, gehien bat emakumeen artean. Oraingo honetan, baina, era antolatu eta eskuragarriago batean egin nahi da.

Erreferentzi gunea sortu nahi da, lana eta denboraren eskaintza eta eskariarentzako topalekua. Denbora modu paritario eta elkarrekikoan trukatzea da helburua, egin beharrekoak lan merke, izkutuko edo ordaindu baten estalgarria izan daitezen ekidinez. Truke guztiek dute balio bera, denak balio du burutzeko behar den denbora, alegia.

Valid CSS!