Ermuko udalak antolatutako Juan Torres enpresa-proiektuen II. lehiaketako irabazlea
AUZOPOLIS - Banco Del Tiempo - Ermua
"EZAGUTU, ELKAR EZAGUTUZ"

TRUKEA: Denak balio du egiteko behar duzun denbora.

Denbora banku bat, diruak parte hartu barik, erabiltzaileek zerbitzu ezberdinak eskatu zein eskaini ditzaketen truke sistema da. Ohiko bankuetan bezala, erabiltzaileek izena eman behar dute eta, kontu bat ireki bankuaren zerbitzuak erabili ahal izateko. Aipatutako kontuan ez da dirurik gordeko, denbora baizik. Beraz, lan ordua da balio unitatea. Horrela, banku honetan denbora da aberastasun nagusia, denak balio du egingo duzun lana burutzeko beharrezkoa duzun denbora.

Lan trukeak ez dira zertan "bikoteka" izan behar, hau da, "nik zuri egin, beraz, zuk niri". Egindako zerbitzua, lan orduetan neurtuko dena, bankuan gordeko da, erabiltzaile honek lan bat egin diezaioten nahi/behar duenean erabil dezan.

Adibidez:

Rosak aste batzuk barru ezkontza dauka eta bertara eramango duen soinekoari barrena hartzea nahi du. Auzopolisera joan da eta laguntza eskatu du.

Auzopolisek bere datu basean begiratu eta Marixabel joste lanetan laguntzeko prest dagoela ikusten du. Orduan, Auzopolisek Marixabeli deitu eta honek Rosaren lana onartzen du. Rosaren etxera doa, barrena hartu eta hurrengo egunean soinekoa konponduta itzultzen dio. Orduan, Auzopolisek Marixabelen kontuan bi lanordu ingresatzen ditu.

Denbora batera, Marixabelek apal batzuk jarri nahi ditu etxean eta laguntza eskatzen dio Auzopolisi.


Valid CSS!