Ermuko udalak antolatutako Juan Torres enpresa-proiektuen II. lehiaketako irabazlea
AUZOPOLIS - Banco Del Tiempo - Ermua
"EZAGUTU, ELKAR EZAGUTUZ"

Hartu denbora behar duzunean

eta eman denbora ahal duzunean


Maite eta Bubacar ordenatarekin ez dira oso trebeak, baina orain askoz trankilago daude. Jakin badakite, informatika gaietan German aditua dela eta laguntzeko prest dagoela.
  • Zer da Denbora Bankua?

  • Diruan oinarritu beharrean lan-ordua aintzat hartzen duen zerbitzuen trukatze sistema da.



  • Norentzat da Denbora Bankua?

  • Bakoitzaren astia modu berdinean trukatzeko prest dauden pertsona helduentzat da. Eskaintzen den zerbitzuaren ezaugarria bat zein beste izanik, Denboraren Bankuan denak balio du berdin, hau da, egiten ematen duzun denbora.


Germanek bere seme-alabek euskera jatorra hitz egin dezaten nahi du, eta horretan Inmak eta Beak lagundoko diete.
Laurak ingelesez mintzapraktika egiteko lagunak behar ditu eta, horren truke, oso aukera ederra eskeintzen die gurasoei: umeak zaintzeko prest dago.
  • Zelan funtzionatzen du?

  • Oso erraza da: eguneroko beharrizanak konpontzeko laguntza jasotzen duzu eta, trukean, zure denbora eskaintzen diezu beste batzuei.


Pedro etxeko konponketetan oso abila da. Beraz, laguntza behar dugunean, eskatzea baino ez daukagu. Berak eguneko zentrora amamaren bila joaterik ez daukanean, badaki prest gaituela.
  • Zer eskaintzen du Denbora Bankuak?

  • Umeak eta adineko pertsonak zaintzea
  • Ileapaintzea
  • Odontologia
  • Brikolajea
  • Mintzapraktika: ingelesez, frantsesez, euskeraz eta gaztelaniaz.
  • Joste lanak
  • Sukaldaritza
  • Furgoneta eta kotxe zerbitzua
  • Oporretan etxea zaintzea: kartak jasotzea, landareak ureztatzea...
  • Aholkularitza eta laguntza etxeko arlo ezberdinetan: elikadura, ekonomia, garbiketa...
  • Informatika
  • Gehi zuk eskaini gura duzuna!

Valid CSS!